XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leherkari
Igurzkari
Afrikatu
SIL
OZE
KON
JAR
LL
KOR
TIN
AHO
.
Taula honetan erredundantzia asko dago eta nolabaiteko garbiketa egin behar dugu Arau Fonologikoen azpian dauden jeneralizazioak behar bezala bildu nahi baldin baditugu.

Lehenengo tan behin, (+KOR) tasuna kenduz gero, ez dut beste ahoskunerik seinalatu eta tasun hori jarri badut hemen /f/ baztertzeko izan da, honi ez baitagozkio aipatu ditudan prozesuak.

Erredundantziak baztertuz, aise sinpleago den taula hau geratzen zaigu: (135)
1- leherkari (-JAR/-LL)
2- igurzkari (+JAR/-AHO/+KOR)
3- afrikatu (+LL).

Goitiago aipaturiko fenomenoak, kuadro honen argitan, hauek ditugu orain: (136) .

Zein Arauek azaldu ahal digu fenomeno hori? Nire ustetan, (137) Araua ezartzen da hemen, berezitasun batekin: Arau hau behin eta berriz ezarri behar dugu, h.d., behin aplikatu ondoren berriz ere ezar badakioke output-ari, bigarren aldiz ezartzen da.

Honela formalizatu ahal da: (...).